Txapeldunen ordua Olaztin

Guaixe 2012ko uztailaren 27a

Olaztiko Sutegi-San Migel Txapelketako finalak bihar jokatuko dira, larunbatarekin. 9:30ean kategoria txikikoen finalak izanen dira jokoan, eta 17:00etatik aurrera nagusienakOlaztiko Sutegi-San Migel Pilota Txapelketak baditu finalistak. Ekainaren hasieran hasi zen txapelketa, eta astebururo-astebururo pilota partidak hartu ditu Olaztiko pilotalekuak, giro ederrean. Urtetik urtera egutegian sendotzen ari da San Migel elkarteak eta Sutegi klubak antolatutako txapelketa, eta pilotari askok nahi izaten dute bertan aritzea. Horren isla, kategoria txikikoen Sutegi-San Migel txapelketan 92 bikote aritu dira, San Migel txapelketa herrikoian (hiru maila) 25 bikote, eta San Migel afizionatuen txapelketan 10 bikote. Horrela, afizionatuen mailako izen handiko pilotariak lehian ikusi ditugu, eta baita zaletasuna bai baina horren ezagunak ez diren pilotari herrikoiak ere. Jakina, kategoria txikikoek ere bere txapelketa izan dute. Ohikoa denez, Olaztiko festetan jokatuko dira final handiak, larunbatean, garilaren 28an. Goizean kategoria txikiko 8 final izanen dira jokoan 9:30etik hasita, eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, kategoria nagusiko 4 final izanen dira jokoan. Aipatzekoa da pilotari ezagunak izanen ditugula lehian. Esaterako, afizionatuen finalean Ansotegi etxarriarrak eta Pazos lakuntzarrak Uriona eta Irusta izanen dituzte arerio, eta lehen mailan Ezkurdia eta Arrutik Senar eta Gebara. Ea txapelak gurean gelditzen diren. Kategoria txikikoen finalak (Bihar 9:30ean)Txikiak: Otxoa-Agirre (Txukun Lakua) / Erdozia-Urrestarazu (Gure Pilota)Umeak: Altuna-Lopetegi (Tolosa) / Mariñelarena-Igoa (Aldabide)Kimuak: Morales-Eraso (Tolosa) / Eguren-Axpe (Atxondo)Haurrak: Elola-Jauregi (Aurrera Saiaz) / Beraza-Flores (Bi Ahizpe)Kadeteak 2: Galarza-Gabirondo (Pilotajauku) / Fernandez II-Gartzia II (Sutegi)Kadeteak 1: Peña-Mendia (Aurrera Saiaz) / Matxinandiarena-Intxausti (Zegama)Gazteak 2: Pozueta-Gastaminza (Sutegi) / Aldaregia-L. de Zubiria (Gure Pilota)Gazteak 1: Gartzia I-Kintana (Sutegi) / Konde-Txurruka (Zegama)Kategoria nagusien finalak (Bihar 17:00etan)3. maila: Barban-Pazku / Muñoa-Etxeberria2. maila: Aies-Javi / Beñat-Aritz1.maila: Ezkurdia-Arruti / Senar-GebaraAfizionatuak: Ansotegi-Pazos / Uriona Irusta