Porlandegiko oinarrizko akordioak 18 langileri eraginen lieke

Guaixe 2012ko uztailaren 27a

Cementos Portland Valderrivas (CPV) eta CCOO eta UGT sindikatuek akordioa lortu zuten herenegun Madrilen. Bilera horietan ez dute parte hartu sindikatu txiki batek berak ere (USO, CGT, ELA eta LAB), lantegi bakoitzean negoziatzea aldarrikatu baitute. CPVk zabaldu duenez, akordioak taldeak Espainian dituen 8 lantegietan plantilla "doitzeko" balioko du. ELAko ordezkari batek esan digunez, "ez dakigu ezer. Enpresak Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztuko duela pentsa dugu eta gero lantegi bakoitzean aplikatu beharko dela". Langileen beste ordezkariekin ezin izan genuen harremanetan jarri. Akordioa250 kaleratze aurreikusten ditu akordioak. 58 urte edo gehiago dituzten 160 langile kaleratuko dituzte (Olatzagutian 14); errelebo kontratuan ari direnei ere kontratua etengo zaie (Olatzagutian 4); porlandegietan ari diren azpikontraten lanak egitera 62 langile jarriko dituzte eta gainontzekoak 8 porlandegietako plantilletatik kaleratuak izanen dira. Ikusteko dago azken horien artean Olatzagutian lan egiten duen bakarren bat dagoen. Adostutakoaren arabera, etorkizunean lanpostuak bete beharko balira, kaleratutako langileek lehentasuna lukete. Kalte-ordainei dagokienez, lanpostu berria onartzen ez duten langileek lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, 12 hilabeteko mugarekin. CPVn 28 urte baino gutxiago lan egin dutenek lan egindako urte bakoitzeko 28 eguneko soldata jasoko dute, 18 hilabeteko mugarekin. Eta enpresan 28 urte baino gehiago egin dituztenen kasuan kalte ordaina lan egindako urte bakoitzeko 30 urteko soldata eta gehienez 22 hilabeteko muga izanen dute. Gainera, aurten eta heldu den urtean ez da errelebo-kontraturik eginen. Aldi berean, Katalunian, 40 km-ko distantzian dauden Monjos eta Vallcarcako porlandegietako plantillekin bakarra osatuko dute. Eta txandaka batek 10 hilabete eta besteak 2 funtzionatuko dute.