Porlandegiaren Ingurumen baimen integratua aldatu dute

Guaixe 2012ko irailaren 11

Nafarroako ingurumena babesteko legediari jarraituz, Olatzagutiko porlandegia ingurumenaren gaineko eraginaren nahitaezko ebaluazioaren araubidearen menpe dago. Hala, pasa den urteko lastailaren 18an, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko zenbait langilek ikuskapen bisita egin zuten porlandegian. Ikuskatzaileek bisitaldian egiaztatu zuten kokeko parkean hormigoizko hormatxo bat eta bi dekantagailu jarri zirela, hondakin uren arazketa eraginkorragoa izateko solido esekiei zegokienez, eta zinta garraiatzaileei (mahuka-iragazkiak barne) lotutako emisio gune batzuk zeudela.Horretaz gain, ikuskatzaileek ikusi zuten emisio gune batzuetan auto-kontrol jarraitua jarri zela aireratzen ziren emisioetarako, nahiz eta gune horietako masa-emisioa Nafarroako legedian ezarritako atalase mailatik behera egon. Gainera, urteko neurri bat ezarri zen gune guztietan, ikuskapen entitate onartu baten karguran. Dauden kontrol neurriak eta azken urteotako emaitzak ikusirik, emisio guneen kontrol eta auto-kontrolerako prozedura aldatzea erabaki da.Ikuskapen horren ondorioz porlandegiaren Ingurumen baimen integratuaren zenbait puntutan ofizioz aldaketak egitea erabaki zuen foru administrazioak. Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du ebazpena.