Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko festa txikiak izanagatik ere, olaztiarrek oso maite dituzte Sanmigelak. Horregatik agian, kultur ekitaldi andana antolatu dituzte udazkeneko festak iragartzeko. Gaurtik hasita ostegunera arte, adin eta gustu guztietarako ekitaldiak izanen dira Olatzagutiko kultur etxean.AntzerkiakHika teatro taldeak mustuko du Olaztiko kultur astea, gaur, 22:30ean, El viaje de mi padre antzezlanarekin. Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza aktore ezagunek aita gaixoa zaindu behar duen gizonaren istorio hunkigarria ekarriko dute. Hori hitz eman zion Patxik amari. Baina hitza betetzea mingarria da, batez ere, aurrean duzuna nor den ez dakizunean. Antzezlana Agurtzane Intxaurragak zuzenduko du eta Jabier muguruzak jarriko du musika. Domekan, haurren txanda izanen da. El tenderete taldeak Urrun erreinua txotxongilo ikuskizuna eskainiko du. Panpinak Manja Mallabiak, Lito Andinok eta Gotzon Mujikak manipulatuko dituzte, eta Ana Jodar eta Edu Montoyak jarriko dute musika. Sarrerak salgai daude, gaur eguerdira arte, udaletxean, eta emanaldia baino ordu erdi lehenago kultur etxean. HitzaldiakHeldu den asterako hiru hitzaldi antolatu dira. Astelehenean Aurelio Monrealek egungo gizarte estresatu honetan giza-harremanek duten garrantziaz hitz eginen du. Asteartean, Viajes Solidarios taldeko Mikel Bezunarteak eta Andion Iriartek Palestinaren iraganaren eta egungo egoeraren berri emanen dute. Bukatzeko, ostegunean, Jose Ramon Agirre Marron ataundarrak Broad Peakeko igoera eta parapentean egindako jaitsiera izanen du hizpide.Kultur asteaIrailak 21, ostirala, 22:30ean: El viaje de mi padre antzerkia.Irailak 23, domeka, 17:00etan: Urrun erreinua. Haurrendako txotxongiloak.Irailak 24, astelehena, 20:00etan: Hablar por hablar: La importancia de las relaciones humanas en este estresado mundo. Aurelio Monrealen hitzaldia.Irailak 25, asteartea, 20:00etan: Palestina: pasado y presente de la ocupación. Mikel Bezunartea eta Andion Iriarteren hitzaldia.Irailak 27, osteguna, 20:00etan: Broad Peak: Volar. Marronen hitzaldia.