Porlandegiak 28 langile kaleratuko ditu

Guaixe 2012ko irailaren 20a

Cementos Portland Valderrivasek  (CPV) taldeko 8 porlandegietako Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu du. Taldeko 500 langile kaleratu nahi ditu eta haietatik 28 Olatzagutiko porlandegikoak dira. Kaleratuko lituzketen 28 langileetatik 14 58 urte baino gehiago dituzte, 4 partzialki erretiratuta daude eta beste 4 aurrekoen erreleboa egiten dutenak dira. Olatzagutiko porlandegiko beste 6 langile gehiago ere kaleratuko lituzke CPVk Eskaera gutxiago duenez, EEE horrekin bere ekoizpen ahalmena egokitu nahi du taldeak. Asteartean sindikatuekin negoziatzera eseriko da CPV. UGT eta CCOO izan dira orain arte negoziazio horietan, prolandegietan dauden sindikatu txikiak ez baitira Madrilgo bileretan egon. ELAk hasieratik aldarrikatu du negoziazio esparrua porlandegi bakoitzeko enpresa batzordea zela, horregatik ez da Madrilen egon. Olaztiko porlandegiko ELAko kide batek esan digunez, "orain EEEri oniritzia ematera Madrila joateko eskatzen digute. Ez". Gaur arratsaldean sindikatuko afiliatuek batzarra dute eta zer egin erabakiko dute. Lemoako porlandegian ELA eta LAB ordezkatzen dituzte langileak eta 25ean greba egin eta Madrilera protesta egitera joatea erabaki dute.