Haize Berriak banda Malamartxaren omenez

Guaixe 2012ko irailaren 28a

Sakanako bandak Olaztirako bidea hartuko du domekan. Olaztiko Udalarekin elkarlanean, herriko seme zen Juanjo Amezgarai Malamartxa omenduko dute. Olaztiarra gogoan, Alvaro Iborra eta Iñaki Ramos konpositoreen Malamartxa banda eta gaitarendakobiribilketa mustuko dute. Amezgarairen ibilbidea gogoan, kontzertua jai giroko abesti herrikoiek osatuko dute. Guztiendako ezagunak diren obrak joko dituzte: Roncales, Baldorba, Ama begira zazu eta gaitarako zenbait obra.Bi instrumentu, pasio batJuanjo Amezgarai, Malamartxa ezizenarekin ezagunagoa, Olazti eta Gasteiz artean bizi zen. Bi instrumentu jotzen zituen, gaita eta klarinetea. Gasteizko folklore eskolako ikaslea zen eta Olaztiko La Zigarra txarangan jo zuen. Gainera, azkeneko urteetan Haize Berriak bandan jo zuen. Duela bi urte zendu zen. Ibilbide horretan zenbait musikari ezagutu zituen. Haietako askok bat eginen dute domekako omenaldian: Haize Berriak bandak, musika eskolak, folklore eskolako gaita irakasleak, Kiko Otxoaerrarte abeslariak... eta, nola ez, Olaztiko herritarrak.