Punketik rantxerara

Guaixe 2012ko irailaren 28a

Iruñeko Lendakaris Muertos taldea Olaztiko Maisuenea gaztetxeko agertokira igoko da gaur, sanmigelak berotzeko gogoz. Punk taldeak guztiak astinduko ditu letra umoretsu eta kritikoekin. Ondoren, erromeria izanen da Josu Jon Imas taldearekin. "Punk gutxiago eta rantxera gehiago" leloa bere eginez, gaztetxea dantzan jartzeko prest datoz.