Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cementos Portland Valderrivaseko (CPV) zuzendaritza eta UGT eta CCOOko ordezkariak Madrilen segitzen dute negoziatzen. CPVk mahai gainean taldeko 500 langile kaleratzeko proposamena jarri du. Haietatik 28 Olatzagutiko porlandegikoak lirateke. Astelehen eta asteartean Madrilen aldeen arteko negoziazio bilerak izan ziren. Jakin ahal izan dugunez, bileretan dauden bi sindikatuek CPVri urte bateko plangintza eta kaleratu beharrean ahalik eta langile gehien beste postutan birkokatzea eskatu diote. Beste behin ere Olatzagutiko enpresa batzordean ordezkatuta dauden ELAko kideak ez ziren bileran izan. ELAkoek negoziazioak Olatzagutian bertan izatea nahi dute. Horregatik, Olatzagutiko zuzendaritzari aurreko ostiralean biltzeko eskaera egin zioten, baina ezezko erantzuna eman zuen. Olatzagutiko ELAren jarrera bera hartu dute CPV taldeko beste 7 porlandegietan UGT eta CCOO ez diren sindikatuak, independenteak, USO edo CGTkoak.