Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Luisitoren aldeko jaialdia (larunbatean, 18:30ean, Olaztiko pilotalekuan)Garcia-Alonso / Agirre Kintana (Olaztiko pilota eskolakoak denak)Chafee-Lasa III / Esain-Ander MinaBeloki II-Saez (Olazti) / Capellan-Flores (Ziordia)Elkartasunezko pilota jaialdia antolatu du Denok Luisitorekin!!! ekimenak. Jakina denez, Luisito gazte olaztiarrak istripu larria izan zuen eta ondorioz zenbait ebakuntza egin behar izan dizkiote. Bere egoera hobetzeko hainbat fisioterapeutaren laguntza behar izaten du gazteak, eta horrek guztiak ekartzen dituen gastu ekonomikoetan laguntzeko makina bat ekitaldi egin izan dira Olaztin dirua biltzeko asmoz. Biharkoa horietako beste ekitaldi bat da. Jaialdian Olaztiko pilota eskolako gaztetxoak ariko dira, eta baita pilotari profesionalak. Tartean Ismael Chafee zuhatzuarra, Oskar Lasa Etxarriarra, Saez olaztiarra eta Flores ziordiarra. Pilota partida politak eta ikusgarriak espero dira, helburu politarekin: Luisito laguntzea. Sarrerak salgai egongo dira takiletan, 17:30etik aurrera (helduek 5 euro eta haurrek 2 euro). Gainera, sarrerako zenbakiekin hainbat zozketa eginen dira.