Lantegi berri bat

Guaixe 2012ko urriaren 31

Aurreko astean, Sunsundeguiz hitz egiten ari zirela, Nafarroako Parlamentuko Industria Batzordean jakinarazi zuen albistea Lourdes Goikoetxea kontseilariak: "50 lanpostu sortuko ditu enpresa batek Olatzagutian. Eskualdeko enpresariak dira eta Nafarroako Gobernua prozedurak azkartzen ari da". Industria departamentuan galdetuta jakinarazi digute elikagaien industria arloko enpresa bat dela. Diario de Navarrak jakinarazi duenez jogurtak eginen lirateke lantegi berrian.