Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agerre Teatro eta Imuntzo eta Belokirekin batera Olaztiko abesbatza eta Leire Aiestaran akordeoilaria izanen dira eszenatokian gaurZu ere, On Kixote? euskarazko antzezlan parte-hartzailea hartuko du gaur Olatzagutiko kultur etxeak. Maite Agirre Cervantesen testuan oinarritu da, baina goitik behera birplanteatuz eta "gaurko irudietatik eta sentsibilitatetik abiatuta". Agirrek sortutako lanean Sancho Panza eta Teresa Panza dira pertsonaia nagusiak On Kixoterekin batera. Konpainiako aktoreekin batera antzezle lanetan ere ariko dira Imontzo eta Beloki trikitilari eta pandero-joleak. Mantxako On Kixoteren istorioak gordetzen duen metafora Olatzagutiaren errealitatera eramanen dute. Horretarako, "kontatzen diren gauzetatik hurbil dauden zertzelada eta aipamen batzuk" erabiliko dituzte, Agirrek azaldu digunez. Gainera, abesbatza eta akordeoilaria ere parte izanen dira. Eta haiekin guztiekin batera, une jakin batzuetan, ikusleekin elkarrekintzak sortuko dira. "Konplizitate polita sortzen da ikusleekin", azaldu digu Agirrek. "Maitasunaz, porrotaz aritzeko modua ematen dugu". Antzezlana "oso alaia, baina sakona ere" dela esan digu Agirrek. Afrikan abiatu, Hego Amerikan ondu eta gurera iritsi den emanaldia da gaur, ostirala, 22:30ean Olatzagutiko kultur etxean ikusiko dena. Emanaldi bakoitzean aberastu egiten den antzezlana dela azaldu digu Agirrek.