Olaztiko irristaketa topaketa atzeratuta

Guaixe 2012ko azaroaren 23a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, asteburuan abiatzekoak ziren Sakanako Irristaketa Topaketak, Olaztin antolatutako ekitaldiarekin. Baina Mankomunitatetik adierazi digutenez, Olaztiko topaketa atzeratu da. Aurten lau herritan burutuko dira Sakanako Irristaketa Topaketak: abenduaren 1ean Altsasun, Burunda pilotalekuan; Urdiainen eta Ergoienan ilbeltzean, oraindik zehaztu gabe dauden datetan, eta asteburu honetan Olaztin jokatzekoa zena, adierazi dugun moduan atzeratu egin dena.Topaketen helburua 4 eta 15 urte arteko Sakanako irristalariak elkartzea da, ondo pasatzeko intentzioarekin. Horrela, jokoak eta probak egiten dituzte, haurrek kirola eginez arratsalde ederra pasatzeko. Bukaeran merienda izaten da guztiendako.