Junta berria Kamiogainan

Guaixe 2012ko azaroaren 29a

Olatzagutiko jubilatu elkarteak hilaren 18an egindako batzarrean bere zuzendaritzako zati bat berritu zuen. 340 bazkideen artean juntarako aukeratuak izan ziren Mª Luisa Bergara, Ana Herrero eta Pedro Trebejo. Hiruak Orestes Lacalle presidente duen zuzendaritzan sartu dira. Presidenteordea Rosa Mª San Roman da; diruzaina Jose Manuel Mazkiaran; idazkaria Mª Angeles Agirre eta Mª Luisa Mazkiaran bokala da. Bazkideak bilduta zeudela baliatuta, ehun kide bildu zituen bazkaria egin zuten. La Caixak aukera baliatu zuen urrezko ezteiak egin dituzten hiru senar-emazte omentzeko: Mª Amparo Goikoetxea eta Eleuterio Oraa; Margarita Velasco eta Francisco Galbete eta Mª Josefa Mendia eta Luis Poyo.