Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskaileretan barna etxeko goiko solairura igotzeko plataforma badute etxean. Horrek Edwards sindromea duen Maitane alaba erortzeko arriskurik gabe igotzeko aukera ematen die. Horregatik, familia zoriontsu dago. Eta eskertuta. Makina bat pertsona eta kolektibo izan baitira plataforma hori etxean jartzeko 17.000 euro biltzen lagundu dietenak. Esker on hori familiak dirua eman ezin eta elkartasuna eta babesa azaldu dieten guztiei zabaldu die. Guztiei "mila esker zuen laguntzagatik, zuen konpromisoagatik, elkartasunagatik, maitasunagatik eta babesagatik". Denen artean "lortu duzue Maitaneren bizi kalitatea askoz hobea izatea. Bihotzez eskerrik asko". pelucheramon.blogspot.com.es Maitaneren bloga da eta bere berri izan nahi duenak han du.