Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ihabarko antzezle Jon Barbarinek mustu berri duen bakarrizketa bat antzeztuko du gaur Olatzagutian. Elementu gutxi batzuen laguntza izanen du eta, horrela, publikoarekin harremana lotzen saiatuko da. Franz Kafkaren Akademia baterako txostena (1919) idazlan laburrean oinarritutako obra, oihanean harrapatuta Europara ekartzen duten tximino baten istorioa kontatzen du. Animaliaren egokitzapenaren arabera music hallean edo zoologikoan bukatuko du. Kaiolatik kanpo bizitzeko irteera bat behar du eta tximinoa egokitu eginen da; hitz egiten ikasiko du eta kultura maila itxurakoa ere lortuko du. Itzala lortuko du eta zientzien akademiako kideei hitzaldia emanen die, bere bilakaeraren ingurukoa, tximino zenekoa ahaztua baitu. Giza kondizioa, gizartean bizi irautea... Gai filosofikoak tximu hiztun baten ahotan. Aktorea bakarrik eskenatokian, elementu gutxi batzuekin, eta publikoarekin zuzeneko harremana.