Olentzerok ikatza ekarri die, besteak beste, porlandegiari eta gobernuari

Guaixe 2012ko abenduaren 24a

Ikazkinak bisita aurreratu du Olatzagutira, eta eguerdian iritsi da. 5 zaku ikatz eta gutun bat utzi ditu. Hartan azaldu duenez, ikatz zakuetako bat porlandegiko zuzendaritzarendako da, "herritarren borondatea errespetatuko zuela emandako hitza ez betetzeagatik, udal araudiak saihesteagatik eta herriko bizikidetza giroa nahasteagatik". Bigarren zakua lantegiko enplegu erregulazio espedientea hitzartu zuten sindikatuendako da, "kaleratzeak eta langileen birkokapen umiliagarriak ekarri dituena". Errausketa egitasmoaren kontra daudenen aurka jarrera beligeranteak hartzea (mehatxuak, autoetako gurpilak zulatzea, kartel eta panelak kentzea, sinadura orriak lapurtzea...) erabaki dutenei ere ikatza utzi die Olentzerok. Aldi berean, "lanpostuak mantentzea, bideragarritasuna, lehiakortasuna... enpresaren gezurrak babestu dituztenendako" da beste ikatz zakua. Azken zakua Nafarroako Gobernuari, eta bereziki Lourdes Goikoetxea kontseilariari, utzi dio Olentzerok. "CPVk edo FCCk agindutakoa halako azkartasunez eta eraginkortasunez betetzeagatik". Plataforma laguntzeko3MB kontu korrontea zabaldu du Rural Kutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak: 3008 0093 66 2460985811.