Marin gose greban jarraitzen du

Guaixe 2012ko abenduaren 24a

Ideiak  sendo, aurrera egiteko asmo guztiarekin jarraitzen du Epifanio Marinek bere gose grebarekin. Enplegu erregulazio espedientea bera ere hartzen zuela jakinarazi ziotenetik, pasa den astelehenetik, ez du mokadurik hartu. Bere lanpostuaren defentsan ari da gose greban. Bitartean abokatuak kaleratzea errekurritzeko bideak aztertzen ari dira. Marinek ostiralean Sakanako ELAko ordezkarien bisita izan zuen. Ibarreko arduradun Gorka Viergek Cementos Portland Valderrivas egin zuen gertatutakoaren erantzule: "problema bat sortu du eta konpontzeko beharra du". Elkarrizketarako bide bat zabaltzeko eskatu zion enpresari Viergek. Enpresak Marinekin egin duena mendekua izan zela gaineratu zuen ELAko ordezkariak. Bestadle, Marinen protestaldia baldintza hobeetan aurrera egiteko, bere kide eta lagunek autokarabana bat alokatu dute.