Gose grebarekin aurrera

Guaixe 2012ko abenduaren 26a

Familiarekin batera gauon gaua autokarabanan pasa ondoren, Olentzeroren eta hainbat lagun eta herritarren bisita jasota, Epifanio Marin gose greban jarraitzen du, porlandegian pala gidari gisa berriro kontrata dezaten. Duintasuna mantentzeko protesta dela berea adierazi du. Bitartean, abokatuek kaleratzeari helegitea jartzeko lanean ari dira. Internet bidez Marini babesa azaltzeko kanpaina abiarazi duten haren alabek. Olatzagutiko porlandegiko giza baliabideen zuzendariari zuzendutako gutunean eskatzen da hartutako erabakia berriro aztertzea: "orain arteko baldintzetan bere lanpostuan hartzea edo kaleratze baldintza duinak negoziatzea".