Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko Udalak kirol azpiegiturak kudeatuko dituen enpresa publikoa sortu nahi du. Gaur egun Hydra enpresa arduratzen da kirol azpiegitura horiek kudeatzeaz. Kontratua martxo akaberan despeditzen da. Udalaren asmoa da ordurako enpresa publikoa sortzea eta haren esku uztea kirol azpiegituren kudeaketa. Bestalde, Vicente Argomaniz plazako sareak, zola eta argiteria berritzeko lanak aurrera doaz. Gurutze Rodriguez alkateak azaldu digunez udala plaza hori oinezkoendako bihurtzea aztertzen ari da. Aldamenean dauden Orreaga kalea eta Sarasate plaza dagoeneko oinezkoendako dira. Azkenik, Olatzagutiko Udalak 2013rako %2,6 igoko den kontribuzioa ez beste zerga guztiak izoztea erabaki du.