Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Giro bikainean, 109 korrikalari aritu ziren San SilbestreanGiro polita eta inoiz baino korrikalari gehiago izan ziren Sutegik antolatutako Olaztiko San Silbestrean. Guztira 109 korrikalari aritu ziren, 4 kategoriatan banatuta. Aurten zirkuituan aldaketak egin ziren, harrera onarekin. 7 urte bitarteko kategorian 38 korrikalari aritu ziren (300 m) eta Iker Gomez eta Leire Agirre nagusitu ziren. 8-11 urte bitartekora 26 animatu ziren. Iker Igelmo eta Maitane Vilariño gailendu ziren. 12-15 urte bitarteko kategorian 10 gaztetxo aritu ziren (1200 m) eta Lander Bados eta Ekiñe Razkin nagusitu ziren. Azkenik, 16 urtetik gorako kategoria nagusian 35 korrikalari aritu ziren, 14 emakume, azpimarratzeko datua. Emakumezkoetan (3600 m) Teresa De Celis izan zen azkarrena eta gizonezkoetan (4800 m) Raul Audikana olaztiarra.