Adimen emozionalaren bidezko heziketa

Guaixe 2013ko urtarrilaren 16a

Ongi ari ote diren, beste modu batez egin behar ote den, egunerako, egoera jakinen aurrean sortutako ardurak, kezkak... maiz sortzen zaizkie gurasoei halako zalantzak. Aditu baten laguntzaz guraso izateak sortzen dituen zalantzak leundu, bideratu eta argitu nahi du tailerrak. Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Akelarre Ludotekak antolatu dute tailerra. 6 saio izanen dira, hileko azken ostiraletan, hau da, ilbeltzaren 25ean, otsailaren 22an, martxoaren 22an, apirilaren 26an, maiatzaren 31n eta garagarilaren 21ean. Akelarre Ludotekan 9:00etan kafea hartzera geldituko dira, tailerra, berriz, 9:30etik 11:00etara izanen da. Izena 948 467 662 telefonoan eman behar da, 23a baino lehen.