Epaileak azken hitza Marinen kaleratzean

Guaixe 2013ko urtarrilaren 18a

Epifanio Marinen kaleratzea baliogabea zela argudiatuz ELAk epaitegian enpresaren kontrako demanda aurkeztu zuen. Epaiketaren aurretik adiskidetze ekitaldia izan da gaur goizean, baina ez da adostasunik izan. Beraz, epaiketa izanen da. Marinek gaur bukatu du bere protestaldia eta dagoeneko etxean da. Hilabete eman du gose greban porlandegira daraman bidearen bazterrean. "Lasai nago. Harro, halako astakeriaren aurrean egin beharrekoa egin dudalako". Sakanako ELAko buru Gorka Viergek aurreko ostiralean adierazi zuen haien nahia dela bi aldeak bildu eta biendako ahalik eta akordio onena lotzea. Viergek adierazi duenez, gaurko adiskidetze ekitaldiaren aurretik hainbat aldiz saiatu direla harremanetan jartzen, alferrik.