Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, ostirala, 22:30ean, Olatzagutiko kultur etxean. Cobaya teatro40 urte baino gehiagoko eskarmentuarekin, Euskal Herriko antzerki talde beteranoetako batek bisitatuko gaitu: Cobaya teatrok. Izaskun Fernandez, Pedro Calleja eta Javier Perez antzezleek, azken horren zuzendaritzapean Una + uno= tres obra taularatuko dute. Horretarako aktoreak eta txotxongiloak tartekatu dituzte. Izan ere, lan faltagatik txontxongilo izateari utzi dion Publioren bizipenak dira antzezlanaren ardatz. Aurrera egin behar eta Che Publio izeneko taberna zabalduko du. Eta han elkartuko dira, Publio bera, Helen eta Pedro eta...