Lara Larika, igandean, 17:00etan Olatzagutiko kultur etxeanZirika Zirkus urte bat eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako lan batekin etorriko da etzi: Lara Larika. Ikuskizunari izenburua bi protagonistek ematen diote, amonak eta ilobak. Lara ta Larika, haur eskolan geratu dira, bere lagunei ipuinak kontatzeko. Larika ez da oraindik iritsi eta bitartean Lara izebak txokolatea prestatuko du. Bai berak bai ilobak txokolatea hartzea, irakurtzea, abestea, ipuinak kontatzea eta beste dituzte gogoko. Horrela, txikiak kantuak, malabareak, dantzak, akrobaziak eta humorea duen ikuskizun batean sartuko dituzte Maribel Martinezek (Larika) eta Ainhoa Juanizek (Lara). Ikuskizuna despeditzean haurrek tailertxo batean parte hartuko dute antzezleekin.