Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zorion argiak izenburua duen disko berria aurkeztera etorriko dira gaur gasteiztarrak. 20 urteetan Betagarriren adierazle diren ska, reagge eta rock doinuei eutsi diote lan berrian ere. 23 kantu berriak makina bat kolaboratzaileren laguntzaz ondu dituzte. Izenburutik beretik Betagarrik egoerari begirada baikorra eman nahi izan dio. Urteetan pilatutako esperientziak eta kantu berriak aurkezteko nahiak emanaldi ederra aurreikusten dute.