Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana Motorsportek antolatuta, martxoaren 9an, larunbatarekin I. Olazti-Urbasa Rallysprinta jokatuko da. Horretarako puntako zirkuitu eremua antolatu du Motorsportek, Olazti herri gunetik hasi, Urbasako Altamiraraino igo, Altsasuranzko bidetik jaitsi eta Olaztiraino helduko dena, bihurgunez, aldapaz eta zailtasun teknikoko maniobrez josia. Antolatzaileek adierazi dutenez, zaleek gertutik ikusi ahal izango dute proba, segurtasun eremuak zainduz beti ere. "Dagoeneko 20 ibilgailuk eman dute izena baina oraindik pilotu eta kopilotu gehiago espero ditugu. Proba Nafarroako Rallysprint txapelketarako baliagarria izango da eta zaletuek puntako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, hemen Olaztin bertan" nabarmendu dute. Jasotakoa Guaixe eta Beleixe bulkatzekoSakana Motorsportek Guaixe eta Beleixe Sakanako euskal komunikabideen alde egin nahi izan du. Horrela, komunikabide horiek sustatzen dituen Bierrik fundazioarendako izango da Olazti Urbasa Rallysprinteko sarreran kobratuko den dirua. "Bierrik fundazioko kideek sarrera kobratuko dute eta rallysprintaren garbiketa lan guztia egingo dute trukean. Horregatik Rallysprinta ikustera datozen guztiek, argi izan dezatela sarrera ordaintzen eta tramoa garbi uzten Guaixe-Beleixeri mesede handia egingo dietela" adierazi dute Sakana Motorsportekoek. Bere aldetik, Bierrik fundazioak boluntarioak behar ditu aipatu garbiketa lana eta sarrera kobratzeko lana aurrera eramateko. Horretarako bulegora deitu behar dute interesatuek. 948 564 275Martxoaren 9an, Olaztiko Rallysprintean, sarrerak kobratzen eta garbiketa lanetan lagundu nahi duten sakandarrek izena emateko deitu behar duten telefonoa, Bierrik fundazioarena. +Informazio gehiago 11 galderak elkarrizketan.