Gazteendako asteburuko aisialdi eskaintza bikoitza

Guaixe 2013ko otsailaren 19a

Bi adin tarte ezberdinendako aisialdi eskaintza egiten dute asteburuetan Mank-eko Euskara Zerbitzuak eta Olatzagutiko Udalak. Larunblai, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko 22 gaztetxoei zuzenduta dago. Akelarren biltzen dira, 16:30etik 18:30era. Domeketan, berriz, 17:00etatik 19:00etara, Iseka taldea osatzen duten DBHko 24 gazteak biltzen dira. Asteburuan azken horiek kanpaldia dute Donezteben. Informazioa gehiago:Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua: euskara2@sakana-mank.com e-posta edo 948 464 840 eta 663 399 778 telefonoak.