Oinezkoendako 3 plaza eta 2 kale

Guaixe 2013ko otsailaren 26a

Eguraldiak laguntzen duenean, Kale kaleko lanak despeditu ondoren, Olatzagutiko Udalak oinezkoendako izendatuko ditu Orreaga kalea eta Vicente Argomaniz plaza. Horren aldamenean dauden Sarasate eta San Miguel plazekin oinezkoendako eremu zabal bat sortuko da herri gunean, eta oinezkoek kioskotik ia kiroldegiraino, kultur etxetik pasaz, lasai joateko aukera izanen dute. Udalak aparkatzea eragozteko seinaleak eta bestelakoak jarriko ditu. Gurutze Rodriguez alkateak jakinarazi digunez, eremu horretan, soilik, auzokideen autoak ibiliko dira. Udala haiekin harremanetan jarri da, proposamenak izanez gero, helarazteko.  Vicente Argomaniz plazan eta Kale kalean sareak, zola eta argiteria berritzeko lanak egiten ari dira.