Buruhandigintza

Guaixe 2013ko otsailaren 26a

Akelarre udal ludotekak buruhandiak egiteko tailerra prestatu du. Helduei zuzendutako jarduera da, baina neska-mutilek haien laguntzaile izanen dira. Ikastaroa apirilaren 13an hasi eta garagarilaren 8an despedituko da. 9 larunbat goizetarako dago iragarrita tailerra, bi ordu eta erdi saio bakoitzean. Izena eman nahi duenak ludotekatik pasa beharko du edo 699 635 187 telefonora hots egin. Udal ludotekako bazkideek dohainik dute izen ematea; ez direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Ikastaroa egin dadin gutxienez zazpik eman behar dute izena. BileraInformazio gehiago emateko eta aurreko lanen azalpenak emateko martxoaren 7an, ostegunean, 18:30ean ludotekan bilera eginen da.