Pakistangoen berri emanez dator Emakumearen Eguna

Guaixe 2013ko martxoaren 5a

Ostiralean Emakumearen nazioarteko eguna dela eta, Olatzagutiko Udalak programazio berezia prestatu du. Bihar hitzaldi batekin abiatuko da. Baltistan fundazioko Sarai Martinek Pakistango emakumeen egoeraren berri emanen du. Kultur etxean izanen da, 19:00etan. Pakistango goi mendietako Baltistan eskualdeko Hushe ibarreko komunitateen garapenaren alde lan egiten du fundazioak. Bertako biztanleak haien garapenaren agente aktibo bihurtzeko lan egiten du, garapen jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena sustatuz. Fundazioaren jardun nagusia emakumezkoei zuzenduta dago. Esaterako, haiei zuzendutako prestakuntza zentroak martxan daude 2007tik eta fundazioak garatzen dituen egitasmo guztietan genero ikuspegia txertatzen da. Bestetik, osasun arloan hobekuntzak lortzeko lan egiten du fundazioa, adibidez, erditzeetan ama eta ume asko hiltzen direlako. GehiagoEmkumeen nazioarteko egunean Olatzagutian kontzentrazioa eginen da San Migel plazan. Eta larunbatean, kultur etxean Cruzadas cotidianas antzezlana ikusteko aukera izanen da. Programazioa ixteko, larunbatean, afaria izanen da. Izena emateko ohiko tokietan izena eman.