Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izabak Euskadi eta Nafarroako Neguko Triatloi Txapelketa hartu zuen igandean. Proba ikusgarria izan zen. Parte-hartzaileek 8 km osatu behar zituzten korrika Izabako kaleetan barna, Izaba eta Belagua artean txirrindulaz 22 km osatu, eta Belaguan 10 km-ko ibilbidea osatu, ipar eskiekin. Proba indibidualean Raul Roda eta Alba Xandri gailendu ziren, baina erreleboetan sakandarrak izan ziren protagonista. Olaztiko Sutegik ondoko taldea aurkeztu zuen erreleboetarako: Raul Audikanak 8 km-ko atletismo proba egin zuen, Iñaki Garmendiak bizikletako eremua eta Xabier Zabalok ipar eskikoa. Txapeldunak izan ziren olaztiarrak, merezimendu osoz. Zorionak!