3, 2, 1, 0... Olazti-Urbasa Rallysprinta jokoan!

Guaixe 2013ko martxoaren 8a

Guaixeren aldeko I. Olazti-Urbasa Rallysprinta jokatuko da bihar, martxoaren 9an, larunbatean, Sakana Motorsportek antolatuta. Proba 14:00etan hasiko da, baina errepidea 10:00etan itxiko da.Sakana Motorsportek antolatuta, bihar, martxoaren 9an, I. Olazti-Urbasa Rallysprinta jokatuko da, denboraldiko Nafarroako lehendabiziko proba eta Nafarroako Rallysprint Txapelketarako proba puntuagarria izanen dena. Errepidea goizeko 10:00etan itxiko da, eta proba 14:00etan hasiko da. 5,5 km-ko zirkuituari lau itzuliAntolakuntzak 5,5 km-ko zirkuitu polita antolatu du, Olaztiko herri gunean hasi, Urbasako Altamiraraino igo, Altsasuranzko bidetik jaitsi eta Olaztiraino helduko dena, bihurgunez, aldapaz eta zailtasun teknikoko maniobrez josia. Zirkuitu horri 4 pasada egin beharko dizkiote pilotu eta kopilotuek. Tarte labur horretan denetatik dago: bidegurutzeak, aldapak, espaloiak, maldak edo rasanteak, chicaneak... Gainera, Urbasak beti erakartzen du, eta Altamirako jaitsiera proba jarraitzeko toki oso polita izanen da, autoak azkar ibiliko baitira. Beste toki interesgarria, zalantzarik gabe, Olazti herri gunea bera da, bertatik pasako baitira ibilgailuak. 33 auto, tartean sakandarrak33 auto lehiatuko dira I. Olazti-Urbasa Rallysprintean, parte hartze oso polita, puntako pilotuak tartean. Faboritoen artean Aingeru eta Angel Castro (BMW M3) aipatu daitezke. Sakandarrak ere ariko dira: Garikoitz Goñi-Ricardo Garriz (Renault R11 Turbo), Joseba Aldaz-Iker Askargorta (Peugeot 205), Arkaitz Irigoien-Oier Larrañaga (Renault R11 Turbo), Javier Goikoetxea kopilotua Juan Jose Sanz pilotuarekin (Renault Clio) eta Eneko Aristu kopilotua Iñigo Etxarte pilotuarekin (Citroen Saxo). Sergi Ondarra pilotu bakaikuarra 0 auto bikoitzean joanen da, eta Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarra 0 autoan.Segurtasuna bermatzeko kasu antolatzaileeiPuntako ikuskizunak jendetza erakarriko duela uste du antolakuntzak. Eguraldi iragarpenak ez du euririk aurreikusten eta zale ugari espero dira Irurtzunen. Proba gertu jarraitzeko aukera izango dute, antolakuntzak horretarako propio prestatutako eremuetan. Hortik kanpo ez kokatzeko deia egin du Sakana Motorsportek. "Segurtasuna ezinbestekoa da. Kotxe karreraz ari gara. Horregatik antolakuntzari eta segurtasun taldeari kasu egin behar zaio" nabarmendu dute. Halaber, ibilbide barruan ez aparkatzea eta norberak bere zaborra gordetzea, Urbasa parke naturala baita, eskatzen dute.Ikusleek 12 sarrera izango dituzte proba guztian barna: Irteera (Ameztia kalea), El Cielo taberna gunea, udaletxea, Santa Ana, igerilekua, Erburua kiroldegia (2 eremu), San Sebastian ermita, harrobi bidea, Altamira, Valcarce gasolindegia eta helmuga (Altamiratik jaitsi eta errepidearekin bat egiten duen eremua). Hortik sartu eta ibilbidean koka daitezke, antolakuntzak zehaztutako espazioetan. Nahiz eta lehendabiziko autoa 14:00etan atera, goiz goizetik zer ikusi egongo da Olaztin. Clinker aurreko futbito pistan bilduko dira ibilgailu guztiak, egiaztapenak pasatzeko. Handik banaka-banaka joango dira irteera eremura (Ameztia kalea). Giroa lehen ordutik bermatuta dago. Ongi pasa, ingurunea zaindu eta segurtasun arauak errespetatu!Sarrerako dirua Guaixe eta BeleixerendakoSakana Motorsportek Guaixe eta Beleixe Sakanako euskal komunikabideen alde egin nahi izan du. Horrela, komunikabide horiek sustatzen dituen Bierrik fundazioarendako izango da Olazti Urbasa Rallysprinteko sarreran kobratuko den dirua (helduak 5 euro, haurrak doan). Trukean Bierrik fundazioko kideek sarrera kobratuko dute eta rallysprintaren garbiketa lan guztia egingo dute, larunbatean eta igandean. Norbaitek lagundu nahi badu, dei dezala 948 564 275ra edo jo dezala bierrik@guaixe.net posta elektronikora.Lehen sakandarrarendako I. Guaixe SariaMiren Ustarroz eskulturagile uhartearrak diseinatu du I. Guaixe Saria, zurezko eta marmol txuriko eskultura ederra. Gurpil baten zati baten itxura du eskulturak. Sari hori jasoko du I. Olazti-Urbasa Rallysprintean sailkatzen den lehen pilotu sakandarrak. Horretaz gain, rallya jarraitzera gerturatzen diren zale guztien artean Irurtzungo Plazaola Hotelean 2 lagunendako bazkaria zozketatuko da, sarrera ordaintzearekin batera jasoko duten flyerrean zenbakia banatuko baita. Ordutegia: 8:00etatik 12:00etara: Ibilgailuen egiaztapen tekniko eta administratiboak eta ibilgailuen aurkezpena Clinker aurreko aparkaleku itxian. 13:00etan: Probara onartutako kotxeen zerrendaren publikazioa.13:30ean: Lehen parte-hartzailea aparkaleku itxitik aterako da asistentzia parkerantz.14:00etan: Lehen parte-hartzailearen irteera, irteera gunetik.20:40ean: Lehen parte-hartzailearen helmugaratzea. 21:30ean: Emaitzen publikazioa eta sari ematea Clinkerren.