Bierrik-en aldeko erromeria Olaztin

Guaixe 2013ko martxoaren 8a

Biharkoan motor hotsak nagusi izanen dira Olatzagutian, bertan jokatuko den rallysprinta dela eta. Jendea Olatzagutira hurbilduko dela baliatuta Olaztiko Gazte Asanbladak gauerako erromeria antolatu du gaztetxean. Eta irabaziak Sakanan euskarazko hedabideak sustatzen dituen Bierrik fundazioari emanen dizkio. Aste bat geroago gaztetxe berean, eta Korrika Kulturalaren barruan, Esne Beltza taldeak kontzertua eskainiko du. Sarrerak dagoeneko Klinkerren salgai daude.