Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1.Olazti-Urbasa Rallya. Sailkapena1.Martin Villares-Andoni Blas (Clio Sport): 15:41.7002.Aingeru Castro-Angel Castro (BMW M3): 15.51.9003.David Remirez-Helena Carrasco (BMW 325): 16:26.000Sakandarrak7.Juan Jose Sanz-Javier Goikoetxea (Clio Sport) 16:40:1011.Garikoitz Goñi-Ricardo Garriz (Renault 11 Turbo): 16:58.90013.Joseba Aldaz-Iker Azkargorta (Peugeot 205): 17:13.90015.Arkaitz Irigoien-Oier Larrañaga (Renault 11 Turbo): 17:29.80019.Iñigo Etxarte-Eneko Aristu (Citroen Saxo): 18:01.800*Sailkapen guztia: www.fotomotor.es/es/competicion/clasificacion/976Giro polita izan zen larunbatean Olaztin. Automobilismoak zaletu ugari dituela argi geratu zen beste behin eta jendetza hurbildu zen Sakana Motorsportek antolatutako I. Olazti-Urbasa Rallysprinta jarraitzera. Eguraldiak ere presente egon nahi izan zuen eta proba gertutik jarraitzeko ez zen inolako aitzakiarik egon. Nahiz eta proba arratsaldeko ordu bietan hasi, jendea goiz hasi zen Olaztira gerturatzen, Urbasako portua goizeko 10:00etan ixten zelako. Ostiraletik gaua mendian eman zuenik ere egon zen. Antolakuntzak rallya igarotzen zen eremu guztia ongi markatuta zuen eta segurtasuna bermatzeari aparteko garrantzia eman zion. Ongi markatuta zeuden ikusleek proba jarraitzeko egon ahal ziren tokiak eta inondik inora egon ez zirenak. Guztia antolatzen Sakana Motorsporteko kideak, Nafarroako eta Euskal Herriko Federaziotik etorritako komisarioak, eta Bierrik fundazioarekin bat egin zuten boluntarioak, sarrera kobratze eta garbiketa lanetan. Clinker aurreko futbito pista izan zen lehen hitzordua, bertan baitzeuden ibilgailu guztiak. Autoak gertutik ikusteko aukera probestu zuten zaleek. Pilotu eta kopilotu sakandarrak autoei azken ukituak ematen topatu genituen. Han zeuden Garikoitz Goñi-Ricardo Garriz, Joseba Aldaz-Iker Azkargorta, Arkaitz Irigoien-Oier Larrañaga eta Juan Jose Sanzekin kopilotu lanak egin zituen Javier Goikoetxea eta Iñigo Etxarterekin kopilotu aritu zen Eneko Aristu, esaterako. Pilotu gehiago izan ahal ziren, baina proba hasieran doazen 0 eta 00 ibilgailuetan ibili ziren Borja Ondarra bakaikuarra eta Iban Lopez de Goikoetxea olaztiarra. Zirkuitu ikusgarriaOrdu bietan hasi zen lasterketa. Antolakuntzak prestatutako 5,5 km-ko zirkuitua Olaztiko eliza atzealdean hasten zen, elizako aldapa igo eta eskuinerantz eginez, hilerritik gorako kalexkatik Olaztiko zirkunbalazio kalera heltzen zen, Olaztiko sarreran chicane polita eginez errepidera atera eta Erburua kiroldegiko aparkalekuan sartuz, atzealdetik Olaztiko San Sebastian ermita ingurura atereaz. Urbasako Altamiraraino igo eta Altsasuranzko bidetik jaisten zen eta N-1 errepidera heltzen zen puntuan zegoen helmuga. Ibilbide hori lautan egin behar izan zuten pilotuek. Haien maniobrak ikusteko jendea zirkuituan barna barreiatu zen. Urbasak beti erakartzen du eta Urbasa igoeran, Altamiran eta baita jaitsieran ere jende asko bildu zen. Baina autoak Olazti herrigunean gertu-gertu ikustera jende asko geratu zen. Esaterako, Olazti sarrerako chicanea oso toki arrakastatsua izan zen. Lasterketari dagokionez azkenean 28 pilotuk hartu zuten irteera eta proban barna 5 erretiratu egin ziren, matxurengatik. Castrotarrak ziren, akaso, faboritoenak, baina Martin Villares eta Andoni Blasen Clio Sporta (15:41.7) nagusitu zitzaion Aingeru eta Angel Castroren BMW M3ari (15.51:900). David Ramirezek eta Helena Carrascok (BMW 3, 16:26)) osatu zuten podiuma. Sakandarrei dagokienez, Javier Goikoetxea kopilotuaren laguntzarekin aritu zen Juan Jose Sanz 7.a sailkatu zen (Clio Sport, 16:40.100), baina lehen auto sakandarra Garikoitz Goñi eta Ricardo Garrizena izan zen (Renault 11 Turbo, 16:58). Etxeberriko pilotuak jaso zuen I. Guaixe Saria, Miren Ustarroz eskulturagile uhartearrak egindako zurezko eta marmol txuriko eskultura ederra. Ruben Goñi: "Gozada izan da denboraldia etxean hastea"Etxeberriko pilotua pozik zegoen Olaztin egindako lanarekin. "Gozada bat izan da denboraldia etxean hastea. Jende pila ikusten, hemen Sakanan, eta prestatu duten ibilbidea ikusgarria. Herrian barnako zirkuitua oso polita, kurba itxiak eliza ondoan, gero salto batzuk badenetan eta, frontoi atzetik, eta Urbasako igoeraren zati txiki bat. Altamiratik jaitsiera polita izan da. Ondo moldatu gara, pentsatzen nuen mantsoago ibiliko ginela baina nahiko ongi atera da dena. Autoa ere ongi portatu da eta egindako lanarekin gustura" Bere asmoa da Nafarroako txapelketa guztia egitea eta Euskal Herriko txapelketako proba batzuk osatzea. "Jakina, urriko Urbasako igoeran ikusiko gara" aipatu digu. Arkaitz Irigoien: "Oso ibilbide polita du"Arkaitz Irigoieni asko gustatu zitzaion Olaztiko Rallysprinta. "Ibilbidea oso zaila zen. Bide estuak, kurba asko... baina oso polita iruditu zait. Eguraldiak agoantatu du eta lehorrean polita izan da" nabarmendu du. Bakaikuarra iaz hasi zen korrikan eta "berde xamar" ikusten du bere burua. Olaztin hasieran gaizki ibili zela aitortu du. Hasieran oso gaizki, urduri nengoen eta akats izugarri bat egin dut. Autoa gelditu zait kurba batean eta minutu bat kostatu zait arrankatzea. Baina gero lasaitu naiz eta oso gustura ibili naiz. Hemendik aurrera asmo zehatzik ez ez dut. Diruak laguntzen duenean gustuko dudan rally bat topatzen badut korritzera joan baina lasai-lasai. Ahal denean joan eta fuera, baina disfrutatzera" gaineratu du. Antolatzaileak kontentuSakana Motorsportekoak kontentu daude gauzak ongi atera direlako. "Egunean bertan dena bildu genuen, nahiko azkar. Garbiketa lanak ere larunbatean eta igandean egin zituzten Bierrikekoek eta dena txukun-txukun utzi genuen. Nahiz eta halako probatan kaleak eta beste itxi behar diren eta horrek herritarrengan eragozpenak sortu, hauek ahalik eta txikienak izan zaitezen saiatu gara" adierazi du Sakana Motorsporteko Iban Lopez de Goikoetxeak. Proba azkar-azkar joan zela gaineratu du. "Auto gehiagorako aurreikuspenak egin genituen. 33 zeuden izena emanda eta azkenean 28k hartu zuten irteera. Bizi-bizi joan zen proba, jendeak ongi pasatu zuen eta kontentu gaude" aipatu du olaztiarrak. Guaixe eta Beleixe sustatzen dituen Bierrik fundazioak izan zuen rallyaren garbiketaren eta sarrerak kobratzearen ardura, eta bildutakoa Sakanako euskal komunikabideak bulkatzeko izango da. Alde horretatik, rallyak izandako erantzunarekin kontentu daude Bierriken eta eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntzera hurbildu ziren boluntario guztiei. Hurrengoa, Urbasako igoeraPilotuei asko gustatu omen zitzaien proba. "Tramoa ikusgarria zela esaten ziguten, oso teknikoa. Km gehiago izatea botatzen zuten faltan, baina hori da dagoena. Errepikatzeko gogoekin geratu ziren" kontatu digu Iban Lopez de Goikoetxeak. Probak jarraipena izanen duen hala ez galdetuta, oraindik ez dutela baloraziorik egin erantzun digu olaztiarrak, baina gustatuko litzaiekeela. "Kontua da jendetza izugarria behar dela hau antolatzeko. Bierrik fundazioaren laguntza izan dugu aurten. Laguntzarik gabe ezingo genuke" azpimarratu du. Bestalde, lastaila aldera Urbasako Igoera antolatzea dute buruan. "Urbasako igoerarako ez da horrenbeste jende behar, eremua laburragoa delako eta probak ez duelako herria hartzen. Baina tramite asko egin behar dira" nabarmendu du Olaztiko pilotuak. Ea gauzak ongi doazen eta udazkenean Urbasako igoeran ikusten garen guztiak.