Korrika kulturaleko kontzertua Maisuenean

Guaixe 2013ko martxoaren 15a

Sakanatik korrika pasa ondoren Olatzagutiko Maisuenea gaztetxeak kontzertu handia hartuko du. 22:30ean eszenatokira igotzen lehenak Lurra taldeko kideak izanen dira. Iñigo Muguruzaren talde berriak world musika, reggea eta bluesa nahasten ditu. Aurreneko diskoa aurkeztuko du Lurrak. Haien ondoren, aski ezaguna den Esne Beltza izanen da taula gainean. 3 kolpetan diskoa aletuko duen emanaldia eskainiko du. Taldeak aurten emanen duen bost kontzertuetako bat izanen da gaurko kontzertua.