Aldi baterako kontratuak eginen ditu udalak

Guaixe 2013ko martxoaren 26a

Martxoaren 21ean egindako bilkuran aurtengo aurrekontua onartu zuen Olatzagutiko Udalak, Musika Eskolako Patronatuarenak ere hartzen dituena. Aurrekontua Bildukoen eta PSNko bi zinegotziren aldeko eta PSN eta PPko zinegotzi banaren abstentzioarekin. Aurrekontuetan aipagarria da langileria gastuetan izan de %13,72ko hazkundea, 661.710 eurotan geldituz. Udalaren asmoa da aldi baterako kontratazioak egitea. Batetik, oztopo arkitektonikoak kentzeko igeltsero bat eta peoi bat kontratatuko ditu. Eskolako sarreran arranpa bat eginen dute eta Olatzagutiko makina bat kaleetako espaloiak moldatuko dituzte.  Bestetik, Nafarroako Gobernuko gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsonak kontratatzeko diru-sail bat zehaztu da. Gobernuaren diru-laguntza jasoz gero eginen lirateke kontratazio horiek. Azkenik, hiru hilabetez basolanak egiteko peoi bat ere kontratatuko du udalak. Inbertsioak %52,6 beheraHorren arrazoia Nafarroako Gobernuaren laguntzarik ez duela espero Olatzagutiko Udalak. Beraz, 113.370 euro aurreikusi ditu inbertsioetarako. Hainbat udal-azpiegituretan hobekuntza lanak eginen dira. Udalak aurten jaso duen laguntza bakarra hirigintza plan berria egiteko finantziazioa besterik ez da.Beste inbertsioak                              DiruaKirol zerbitzuak                                  121.000Festak                                                  80.000Kultur jarduerak                                   39.000Argiteria publikoa                                 32.000 Erabilera publikoko azpiegituretarako 30.000Harrobien leherketen neurketa            30.000 Baso lanak                                           26.500Hirigintza plan berria                           12.470Igerilekuetako hobekuntza lanak        10.000Kultur etxean hobekuntza lanak           6.000Jubilatu elkarteko berogailua                6.000Kultur etxeko berogailua egokitzea      3.000Musika eskolaren patronatua41.510 euroko aurrekontua izanen du. Haietatik 25.000 euro Olatzagutiko Udalak jarriko ditu (%60,22). Matrikulen bidez 12.000 euro eskuratuko dira (%28,9) eta Nafarroako Gobernuak musika ikasketetarako 4.500 euro emanen ditu soilik (%10,84). Enpresa publikoaOlatzagutiko Udalak kirol azpiegiturak kudeatuko dituen enpresa publikoa sortu du eta gaur egun hura merkataritza-erregistroan izena emateko tramiteak egiten ari da. Hura sortzeko 3.300 euro ekarpena egin du udalak. Hydra enpresak maiatza hasieran utziko du kudeaketa udalaren enpresaren esku. Horrek ez du eragozpenik sortuko martxan dauden jardueretan eta hila bukatu arte jarraituko dute.