FCCren EEEk ez dio porlandegiari eragiten

Guaixe 2013ko martxoaren 27a

Hala jakinarazi digu Javier Lekunberrik UGTko kideak: "Cementos Portland Valderrivas (CPV) FCC taldekoa bada ere, Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) hori porlandegiei ez digu eragiten". Bestela, enpresa batzordea (UGT 4, ELA 3 eta CCOO 2) negoziatzera deituko zituztela azaldu digu Lekunberrik. Bere eraikuntza arloan FCCk 1.143 kontratuak eteteko espedientea iragarri zuen taldeko zuzendariak. Eta, horrekin batera, ekoizpena egokitzeko CPVko porlandegiren bat itxi beharko zela esan zuen. Biak aldi berean esateak nahasmena sortu zuen.