Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko San Migel elkarteak atzera ere pilota txapelketa antolatu du. Txapelketa maiatzetik aurrera jokatuko da, eta final handia, ohikoa den moduan, Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko da. Txapelketa hiru mailatan jokatuko da: 1 mailan, 2. mailan eta 3. mailan. 42. San Migel Binakako Txapelketan aritu nahi dutenek izena ematea zabalik dute, apirilaren 30era arte. Bikote bakoitzak 20 euroko inskripzioa ordaindu behar du La Caixako 2100 5365 21 2100147311 kontu zenbakian eta gero ondoko telefonoetatik batera deitu behar du, inskripzioa konfirmatzeko: 948 38 27 22 eta 646 61 10 11 (Agustin) edo 637 83 06 41 (Alberto).