Heriotza eta adiskidetasuna batzen dituen tragikomedia

Guaixe 2013ko apirilaren 19a

Carpe Diem: Amigos para Siempre (Amigos hasta la muerte) adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa antzeztu bat da. Nacho, Angel eta Maria (Sara Cozar, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga). Bi gizon eta emakume bat eta jakina... gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak... edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada... dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da? Zein da zure aukera? Hil arte bizi.