Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Borobil Teatro taldeak Ali Baba eta 40 lapurrak ipuinaren egokitzapen arin eta azkarra moldatu du umeen gozamenerako. Argiztapen, soinu-efektu, musika eta koreografia egokien laguntzarekin, hiru aktore protagonistek Ali Baba egurgin txiroaren istorioa kontatuko dute, txiripaz, leize batean altxor izugarri bat opatu zuena. Altxorrak, ordea, badu jabea: 40 laguneko lapur taldea. Haiek Aliren anai Kassim-ekin, asko haserretuko dira, urre-poltsak lapurtzen ari zaiela konturatzen direnean. Lapurren amorrutik ihes egiteko eta bere familia eta lagunak salbatzeko baita ere, Ali Baba-ren abentura ezin bizkorragoen berri nahi dutenek Olatzagutian dute hitzordua.