Sakana Motorsport-en esker ona

Guaixe 2013ko apirilaren 18a

Martxoaren 9an Olatzagutian antolaturiko I. Olazti-Urbasa rallysprinta antolatu zuen Sakana Motorsport eskuderiak. Balantze guztiak egin ondoren, eskuderiako kideek "lanean eta laguntzaile moduan ibilitako pertsona eta enpresa guztiei eskerrak eman" dizkiete.  Horrekin batera, egun hartan "olaztiarrei eta edozein motatako eragozpenak izandako pertsonei, beren pazientzia eskertu" diete Sakana Motorsport-etik. Olazti-Urbasa rallyesprinta Guaixe Saria iraupen luzeko proiektua dela ere aurreratu dute. Horrekin batera, eskuderiako kideek udal langileen arduradunen jarrera salatu dute. "Udal batzordearen aginduei uko egin diote behin eta berriz, rallysprintaren antolakuntzaren kalterako izanik". Kirol ekitaldiaren antolatzaileen iritziz " tristea da herrirako dohainik lan egiten duenari ahal izan duten traba eta oztopo guztiak jartzea". Eskuderiako kideek ulertzen dute rallyak denen gustukoak ez izatea, baina " ez duguna ulertzen da, pertsona hauen partetik bai eskuderia honen kontrako baita herriko hainbeste kolektiboen kontrako diskriminazioa".