Langabeziatik irten eta ekintzaile izateko pausoa (III)

Guaixe 2013ko apirilaren 22a

Izen-abizenak: Ageda Santamaria Lezea Adina: 53Auto-enplegua: Mertzeria eta lentzeria denda, Olatzagutian.Zerk bultzatu zintuen pauso hau ematera?Beti nire kabuz lanean ibili naiz: tabernetan asko, liburu-denda bat izan zen azkena... Orain gasolindegi batean nengoen, baina faltan botatzen nuen nire kabuz aritzea. Enpresan nahiko larri genbiltzan, pertsona bat bota behar zuten eta, orduan, nire burua aurkeztu nuen. Horrela izan da. Animatuta nago. Orain ikusiko dugu. Nola sortu zitzaizun zehazki enpresa horren ideia?Aurreko nagusia jubilatu behar zela enteratu nintzenean, galdetzera etorri nintzen. Herrian ez dago besterik. Hau bakarrik gelditzen zen eta, garai honetan, itxi behar zen. Etorri, elkarrekin hitz egin eta zegoen bezala hartu nuen. Aurrekoaren segida da, baina ikusiko dugu jendearen eskaerak nondik nora doazen. Enpresa sortzeko zein pauso eman dituzu?Pausoak errazak dira eta denak bi egunetan izan dira. Orain ez dago diru-laguntzarik, ezer ez. Lehen, emakumeak ez dakit zenbat urte izateagatik... laguntza ematen zuten. Orain ez dago halakorik. Langabezia dena batera kobratzea eskatu dut eta erantzunaren zain nago. Zein aholku emanen zenioke langabezian dagoenari? Ideia buruan baldin badu, nik uste aurrera egin behar dela. Behintzat saiatu. Ez dakit ni nola aterako naizen hemendik. Baina, ideiak badaude, nik uste dut aurrera egin behar dela. Cederna-Garalurrek zertan lagundu zaitu?Aholkuak. Duela 7-8 urte ideia hau bera izan nuen eta Cederna-Garalurrera bideragarritasun plana egitera joan nintzen. Liburu-dendarena atera zitzaidan eta dena utzi nuen. Momentu honetan aholku asko jaso ditut: erakusleihoa nola jartzen den, gauzak nola egin behar diren, hornitzaile zerrendak...Lanbide aldaketa handia da zure kasuan...Liburu-dendatik mundu ezberdina da hau.