Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olazti Rallysprinta dela eta, aurreko astean Guaixen argitaratu zen Sakana Motorsport eskuderiaren esker ona eta hainbat iritzi. Azken horien aurrean, Olatzagutiko alkatetzak eta udaleko langileek adierazi dute: "kolektiboak salatutako gertakari eta jarrerak ez dira errealitatearekin bat etortzen". Bai alkatetzari baita udal langileei ere ez zaie onargarria iruditzen "Sakana Motorsporten erreklamazioak eta gaizki ulertuak prentsa bidez zabaltzea, aldez aurretik inplikatutako aldeen artean konpontzen eta argitzen saiatu gabe".