Zuloak eta Stupenda Jones, zuzenean Olaztin

Guaixe 2013ko apirilaren 26a

Arrate Rodriguezek eta Fermin Muguruzak emakume musikarien ekarpena ikusarazteko ekarpena izan zen Zuloak dokumentala. Muguruza berak "dokumental faltsu" bezala deskribaturikoaren bidez Zuloak musika taldearen ibilbidea jarraitu zuen: eratze prozesuaren, entseguen eta kontzertuen irudiak bilduz. Taldeak, ordea, pantailatik benetako eszenatokietara egin du salto eta bira luzea egiten ari da. Olatzagutiko Maisuenea dinamikoan Zuloak gaur jotzen izanen da. Rock doinuak zabalduko dituzte. Haiekin batera Stupenda Jones ariko da, oholtza hori hainbestetan zapaldu duen etxeko taldea. Olatzagutiko Gazte Asanbladak iragarri du kontzertua puntual hasiko dela.