Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2001 eta 2008 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako aisialdi kanpaina garagarrilaren 24an hasi eta garilaren 18ra arte luzatuko da. Olatzagutiko Udalak jakinarazi du gaurtik hilaren 17ra arte zabalik egonen dela Udan Euskaraz programan izena emateko epea. Horretarako 012 telefonora hots egin behar da. Familia bateko haur batek izena ematen badu 33,75 euro ordaindu beharko ditu. Bi edo gehiago badira, 56,25. Ordainketa 012aren bidez eginen da. Ordainketatik salbuetsita egonen dira egoera ekonomiko larrian dauden familiak, baldin eta Udalari aldez aurretik ez ordaintzeko eskaera egiten badiote eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako propio egindako txostena aurkezten badute. Behin izena eman eta atzera egin nahi bada, dirua soilik matrikulazio epean bueltatuko da soilik.