Maisuenea, adinez nagusi

Guaixe 2013ko maiatzaren 10a

Olatzagutiko Gazte Asanbladak (OGA) Maisuenea gaztetxearen 18. urteurrena ospatuko du asteburuan. 1995az geroztik gazte egoitza denaren ospakizunak etxajuaren lehertzearekin batera hasiko dira, 19:00etan. Iturmendiko Ximona gaztetxea gaur mustuko denez, OGAko kideak hara joanen dira, afaltzera. Bihar ospakizunak Olatzagutian segituko dute. Hamaiketakoa izanen da gaztetxean, baita herri bazkaria ere. Ondorengorako iragarri dituzte herri-olinpiadak eta herrian barnako poteoa. Shok Waves eta Segismundo Toxicomano taldeen kontzertuekin despedituko dira asteburuko ospakizunak. Ostegun eta ostiralerako dokumental banaren proiekzioa iragarri du OGAk, 20:00etan.