Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan hasiko da Olaztiko XLII. San Migel Pilota Txapelketa, izen bereko elkarteak eta Sutegi taldeak elkarlanean antolatzen dutena. Batetik, kategoria txikikoen txapelketa jokatuko da, larunbat eta igande goizetan. Eta, bestetik, txapelketa herrikoia (1., 2. eta 3. mailak) eta afizionatuen mailako txapelketa egonen dira jokoan. Partida hauek ostiral gauetan eta larunbat arratsaldetan jokatuko dira, Olaztiko pilotalekuan. Helburua pilotazaletasuna sustatzea da, afizionatuen kategoriaz gain zaletu guztiei eta kategoria txikikoei txapelketa batean aritzeko aukera ahalbideratuz. Asteburu honetan San Migel txapelketa herrikoia abiatuko da, eta hurrengo asteburuan, aldiz, afizionatuen mailako torneoa. Jakina denez, txapelketako finalak Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko dira. San Migel Txapelketa. 1. jardunaldiaOstiralean, 21:00etan:3. maila: Iñaki-Migel / Iñaki-Ibon2. maila: Beñat-Aritz / Mendiluze-Vicario1. maila: Murgiondo-Agirre / Ezkurdia-ArrutiLarunbatean, 18:30ean:3. maila: Iñigo-Borja / Flores-Montesinos2. maila: Barban-Pazku / Eduardo-Aritz