Lore eta landareen garaia

Guaixe 2013ko maiatzaren 17a

Udaberrian gaude eta iritsi da gure etxeak loreekin apaintzeko eta baratza prestatzen hasteko garaia. Olaztin mota guztiko loreak eta landareak erosteko aukera izango dugu igande goizean, Olaztiko Lore eta Landareen 6. Azoka prestatu baitute. Goizeko 10:30etik 14:00etara gauzatuko da azoka, San Migel plazan, eta lore eta landareekin lan egiten duten 9 postu etorriko dira Olaztira. Euria eginez gero, Erburua kiroldegiak hartuko du aipatu azoka. Urtetik urtera sendotzen doa azoka hau, eta olaztiar eta sakandar askok bertan egiten dituzte lore eta landareekin lotutako erosketak.Loreak eta landareak erosteko aukera izateaz gain, etxeko txikiei zuzendutako loreei buruzko tailerra izanen da Sarasate plazan - euria egitekotan, Erburuan - . Helburua etxeko txikiei loreak landatu eta sortzeko grina piztea da. Ildo honetan, Olaztiko gaztetxoak lana egitetik datoz, ludotekako haurrak izan baitira azokaren kartela egiteko ardura izan dutenak. Eguneko egitaraua borobiltzeko, Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak kontzertua eskainiko du arratsaldean. Lentzeria erakusketaAzokaren egun berean, lentzeria erakusketa hartuko du Kultur Etxeak, goiz eta arratsaldez, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:00etara. Dena den erakusketa larunbatean mustuko dute, 18:00etatik 20:00etara. Lanak lentzeria ikastaroan parte hartzen duten Ziordia eta Olaztiko emakumeek egin dituzte. Horrela, 16 emakume inguruk egindako lentzeria lan ederrak ikusteko aukera izango da: Olaztiko Lore eta Landareen azoka. Egitaraua:10:30etik 14:00etara: Lore eta landareen azoka San Migel plazan (euria eginez gero, Erburua kiroldegian)11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara: : Lentzeria erakusketa Kultur Etxean.12:00etatik 14:00etara: Haurrendako tailerrak: Loreak landatzen eta sortzen, Sarasate plazan (euria eginez gero, Erburua kiroldegian)19:00etan: Erkudengo Ama Abesbatzaren Kontzertua Kultur Etxean.Lore Azokako 9 postuakInvernaderos Segura (Jose Maria Setien, Segura), Floristeria Tao (Maria Concepción Larraza, Iruñea), Urtinea Lorategia (Paco Arrospide, Usurbil), Mendi Lore (Amagoia Etxeberria, Bakaiku), Urretabizkaia lore denda (Aritz Urretabizkaia, Arama), Ilur Garden (Ernesto Alzola, Agurain), Taller Alivia (Maika Eras, Arbeiza. Aromaterapia), Gregorio Iribai (Logroño, barriketako loreontziak), El Bosquecito (Richard Diego, Gueñes, bonsaiak eta miniaturak).