Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lore Azoka eguna Altsasuko abesbatzaren musikarekin despedituko da. Inma Arroyoren zuzendaritzapean abesbatzak lehen zatian AEBko espiritualak eta kantu herrikoiak kantatuko ditu, habanerekin batera. Bigarren zatian bertako musikaren zatia izanen da. Eta hor aparteko garrantzia hartuko dute Lorenzo Ondarrak Erkudengo Ama abesbatzarendako propio egindako moldaketak. Horregatik, akaberan Matalaz, Erribera, Oi ama Euskal Herri eta Ama Birjinari kantuak abestuko dute. Altsasuarrek aurtengo emanaldi guztietan gogora ekarriko dute Ondarra. Bere lana eskertu eta aitortu nahi dute horrela. Hala eginen dute garagarrilaren 8an Noainen eta 15ean Montcada i Reixac-en. Erkudengo Ama abesbatzako kideek, bestalde, gizonezkoei haiekin batzeko deia luzatu diete. Astelehenero eta ostegunero, 22:00etan, entseatzen du Iortia kultur gunean. Kantuzaleek ateak zabalik dituzte.