Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gobernuaren Ordezkaritzatik eskakizuna egin diote Olatzagutiko Udalari: hilabeteko epean erregearen argazkia udaletxeko bilkura gelako lehentasunezko toki batean jartzea, legeak agindu bezala. Bestalde, Ordezkaritzatik ere bilkura gelan dagoen Angel Gurmindo Lizarragaren, Steinen argazkia kentzeko eskatu diote Olatzagutiko Udalari. Steinen argazkia han egotea terrorismoa goratzeko delitua ote den ikertzeko Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalari txostena bidaliko diola ere jakinarazi du. Ordezkaritzaren oharrean behin eta berriz aipatzen da Stein ETAko kidea zela, baina behin ere ez GALek 1984an Hendaian hil zuela.Bestalde, argazkia beragatik Manos Limpias-ek Gurutze Rodriguez alkatea salatu du. Nafarroako Auzitegiko fiskal nagusiari alkatearen kontrako salaketa jarri du "terrorismoa goratzeagatik". Aldi berean, Manos Limpias-ek Gobernu Ordezkaritzari eskatu dio Olatzagutiko Udala behartu dezala udaletxean Espainiako bandera jartzera.